Home > albisteak > Espainiako Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa Castellonen

Espainiako Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa Castellonen

///
Comments are Off

 

Ederra benetan Pello Benitez entrenatzaileak eta Nerea Domínguez igerilariak izan duten esperientzia Castellonen jokatu diren Espainiako Erkidego Autonomikoen arteko txapelketan.

Euskadiko taldean hartu zuten parte, Pello arduradun gisa eta Nerea igerilari gisa beste zenbait kiderekin batera. Emaitzen aldetik proba guztietan bere denborak ontzea lortu zuen Nereak, baina horren gainetik taldean sortu den giroa azpimarratuko genuke. Denok elkar animatzen eta famili giro hurbilean gozatu ederra hartu dugu.

Asteburuan zehar estatu osotik bildutako kirolariekin lehiatu dira eta aniztasunaren ikuspuntu inklusiboaz ere gozatzeko aukera izan dute.

 

Ondoren, argazkiak eta behin-behineko emaitzak.