Home > albisteak > 7. Kontrol Txapelketa, larunbatean, Oñatin

7. Kontrol Txapelketa, larunbatean, Oñatin

///
Comments are Off

2020-2021 denboraldiko 7. Kontrol Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean, ekainak 19, Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Egun osoko jardunaldia izango da, eta Zubiaurreko Igeriketa Klubeko junior, absolutu eta infantil mailako igerilariek hartuko dute parte.  Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 16:30ean. Ohi bezala, aurretik beroketak egin beharko dituzte igerilariek, eta covid-19aren protokoloa kontuan izanda ezarri dituzten ordutegien arabera, azkoitiarrei ondorengo ordutegiak egokitu zaizkie beroketak egiteko: 08:40 – 09:15 eta 15:10 – 15:45. 

SERIEAK

Derrigorrezkoa izango da covid-19arekin loturiko ohiko dokumentazioa aurkeztea, bai taldeetako arduradunek, baita igerilari bakoitzak ere. Bestalde, une oro, igerileku barruan izan ezik, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.