Home > albisteak > Alebin eta Infantilen Gipuzkoako txapelketa

Alebin eta Infantilen Gipuzkoako txapelketa

///
Comments are Off

Joan den astebukaeran Alebin eta Infantil mailako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen Bergarako Agorrosin igerikekuan.

Bi mailetako igerilarik batera aritu zirelarik, bai larunbatean eta bai igandean zehar hainbat frogetan, nahiz banaka nahiz talde mailan. Horrela, larunbateko frogak lehen orduan hasi ziren, goizeko 8:30 tan eta iluntzeko azken orduraino luzatu ziren, igerielariez gain, entrenadore, epaile eta gurasoen partehartzea ere txalotu behar dugularik.

Bi egunetan lehenik Alebinak aritu ziren eta ondoren Infantilak, eta maila bakoitzeko frogen ondoren domina banaketa izan zelarik, bai larunbatean eta baita  igandean ere.

Gure gazteek, berriro ere aspaldian erakusten ari diren maila bikaina eman zuten bai Alebin eta bai Infantil mailan, domina ugari eskuratu zituztelarik, Zubiaurreren izena goian utziz.

Zorionik beroenak taldearen izenean, parte hartu dezuten igerilari guztioi. Txalotzekoa da emandako maila !!!!

 

Behin behineko emaitzak

Argazkiak