Home > albisteak > Asteburu honetan izan ditugun txapelketekin oso pozik eta gustora gaude gure igerilariek lortutako emaitzekin

Asteburu honetan izan ditugun txapelketekin oso pozik eta gustora gaude gure igerilariek lortutako emaitzekin

///
Comments are Off

ZORIONAK zubiaurre I.E-ko igerilariei asteburu honetako emaitz eta jarrera bikainagaitik .

Benjaminak , alebinak , infantilak  eta juniorrak  neguko denboraldi honetan egin duten lanaren emaitzak argitaratu dituzte  asteburu honetan jokatutako txapelketan.

Benjaminak eta alebinak , Azkoitian egin zuten igeri , gehiengoak oso ongi ibili ziren .

Aipatzekoa bait da , Maite Portalok E.h minima lortu zuela 200 m bularren 3’13″62 denborarekin froga amaituz .

ZORIONAK MAITE!!!

emaitzak :

 

Infantilak, Tolosan  izan ziren  eta hauek ere orokorrean oso ongi.

tolosa e.h j

 

Maddi belamendiak 200 m libre frogan  lortu zuen  denborarekin , 2’30″59,  udako E.h ko minima lortu zuen.

Maite Ayerdik ,   100m bular-en bigarren  domina ” zilarra” irabazi zuen.

Unai Aranguren-ek ere oso ongi lehiatu zuela ere esanberra dago.

ZORIONAK !!!!!!!

Infantilen emaitzak : http://www.eif-fvn.org/pdf/noticias/not414C.pdf

peru

 

Azkenik , Peru Portalo  eta Ivan Olariaga Junior mailakoak , Iruñan lehiatu zuten beraien E.Hko txapelketa, bertan ere oso emaitz politak  lortu zituzten  , froga danetako denborak gaindituz eta hobetuz.

Zorionak Peruri,  400m libre frogan  ikaragarri ondo igeri egiteagaitik!

Lehengo udarako E.h ko txapelketan lortu zuen bere orain arteko emaitz hoberena gainditu bait zuen , sei segundu jaitxiz  4’23″40 denborarekin froga amaitzen.

Ivan Olariagak ere , 3.domina eman zuen etxera , 100 m bizkar frogan 1’05″71 denborarekin.

Juniorren emaitzak : http://www.fnn-nif.com/pdf/16028_Campeonato%20de%20Euskal%20Herria%20junior,%20invierno%202016.pdf

Oiñ bai , ONDO PASAU KARNABALAK !