Home > albisteak > Azpeitiko Teknifikazio Sariko argazkiak eta emaitzak

Azpeitiko Teknifikazio Sariko argazkiak eta emaitzak

///
Comments are Off

Alebin mailako Gipuzkoako Teknifikazio Saria jokatu zen, joan den igandean, Azpeitiko Igerilekuan. Proba ezberdinetan hartu zuten parte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek, bakarka eta errelebotan.

Gipuzkoa osoko igerilariak bildu ziren bertan, eta neguan egindako lanaren neurgailu gisa hartzen dute taldeek sariketa hau. Zubiaurrek emaitza txukunak lortu zituen, eta besteak beste, 10 probatan Euskadiko Txapelketara sailkatzeko gutxieneko denborak egin zituzten gure taldekideek.