Giro ederrean hurbildu ginen Bergarara larunbat arratsaldean.
Benjaminen jardunaldia genuen bertan, elkarteko txikienak (2009-2007an jaiotakoak). Agorrosin igerileku ederretan (10 kaleko ur lamina zabaleko putzua) gozatu zuten gure gazteenek. Hasierako urduritasunak beroketara salto egiten zuten ehinean desagertzen joan ziren eta irriparrez jardun zuten arratsaldean zehar.
Bular, Krol eta tximeleta eran luzera ezberdineko probak osatu behar izan zituzten bakarka naiz erreleboka. Nekatuta baina gustora egin genuen etxerako buelta.
Ondorengo loturetan, Behin-behineko emaitzak eta argazkiak