Home > albisteak > Bost domina lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Donostiako Open Sarian

Bost domina lortu dituzte Zubiaurreko igerilariek Donostiako Open Sarian

///
Comments are Off

Zubiaurreko Igeriketa Klubeko igerilariek emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Open Sarian, joan den asteburuan. Euskal Herriko zein Estatu Espainiarreko taldeek hartu zuten parte, eta maila handiko txapelketa izan zen.

Denera, 5 domina lortu zituzten Zubiaurreko igerilariek:

  • Nora Mateosek,  zilarrezko bi domina eta brontzezko bat
  • Olaia Gaitanek, brontzezko domina bat
  • Urko Sudupek, zilarrezko domina bat

Horrez gain, Pello Benitezek hiru finaletara sailkatzea lortu zuen, eta Nerea Dominguezek eta Haritz Alberdik banatara.

EMAITZAK