Home > albisteak > DS markako bainujantzien eskaintza berezia, ostegunean Elkargunean

DS markako bainujantzien eskaintza berezia, ostegunean Elkargunean

///
Comments are Off
Igeriketarako material teknikoa saltzen duen DS etxeak eskaintza berezia egin dio, aurten ere, Zubiaurre Igeriketa Klubari: bere produktu guztietan % 10eko deskontua izango dute gure taldeko kideek. 
 
Ostegunean, otsailak 14, Elkarguneko Oteiza aretoan, 17:00etatik 20:30era jarriko dute salmenta gunea;  hainbat bainujantzi jarriko dituzte bertan salgai, eta katalogotik ere erosi ahalko da.
 
Nesken bainujantzien prezioa 27 euro izango da, eta mutilena 21. Momentuan bertan ordaindu beharko da, baita katalogotik eskatuz gero ere. Kasu horretan, ondorengo egunotan bidaliko da eskatutako materiala klubera (bidalketa gasturik ez da kobratuko).
 
Klubeko bainujantzien marka bera da, eta beraz, interesa duenak,  erosterako neurri zehatza begiratuta izatea gomendatzen da .
 
Zubiaurre Igeriketa Klubeko kideentzat bakarrik izango da eskaintza.