Home > albisteak > Ekainaren 17an zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea

Ekainaren 17an zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea

///
Comments are Off

Datorren astelehean, ekainak 17, zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea 2012. urtean jaiotakoentzat, eta 28ra arte egongo da zabalik. Interesa duenak, Elkarguneko harreran izango ditu eskura izen-emate orriak: datu guztiak idatzi eta bertan utzi behar da matrikula-orria.

Jakina denez, herriko igerilekuan toki arazo larriak ditugu, eta, iaz bezala, aurten ere  izen-emate kopurua 40 lagunera mugatu ​behar izan dugu, jardueraren gutxieneko baldintza egokiak bermatze aldera.

Izen-ematea berriek bakarrik egin behar dute. Jada Zubiaurreko kide direnek ez dute berriro izena eman behar. Hori bai, baja emateko asmoa izanez gero, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen da, datorren denboraldia antolatzeko.