Home > albisteak > Gipuzkoako Eskolarteko XXXIV. Txapelketa, Azpeitian

Gipuzkoako Eskolarteko XXXIV. Txapelketa, Azpeitian

///
Comments are Off

 

Gipuzkoako Eskolarteko XXXIV. Txapelketa ospatuko da Azpeitiko igerilekuan, datorren asteburuan.

Frogak larunbat arratsaldez eta igande goiz eta arratsaldez izango dira.

  • Data: Otsailak 3, larunbata, eta 4, igandea
  • Tokia: Azpeitiko igerilekuan
  • Ordua: Larunbatean, 16:00etan, eta igandean, 10:00etan eta 16:30ean (baliteke aldaketak egotea)

Beroketak egiteko, igerilariek goian idatzitako ordua baino ordubete lehenago egon beharko dute igerilekuan.

Behin-betiko serieak

Dena den bidaliriko 7. Komunikazioan jartzen duen moduan lehiaketa egunetan, bajak jaso ondoren, GIFk berriro egin ditzake serieak, betiere jardunaldien iraupena ahalik eta motzena izan dadin.

OHARRAK: Igandean igerilari bakoitzak bazkaltzera bere etxera joan beharko du.

 

Zorte on guztioi !!