Home > albisteak > Asteburu honetan , TOLOSAN lehiatuko dute Benjamin eta Alebin mailakoek

Asteburu honetan , TOLOSAN lehiatuko dute Benjamin eta Alebin mailakoek

///
Comments are Off

Asteburu honetan , Tolosako Usabal kiroldegian arituko  dira Zubiaurre I.e-ko  igerilariak.

Bertan bi txapelketa ezberdin ospatuko dira.

Bata, larunbatean , Maiatzak 13,  Igerilari Osoaren txapelketa. Hau egun osoko txapelketa da, hau da, bi jardunaldietakoa eta Benjamin mailakoak dira  parte hartuko dutenak (2005 urteko  mutilak eta 2006 urteko neska -mutilak ).

  • 1.JARDUNALDIA:
    • ORDUA  10.00
    • FROGAK : 50m tximeleta,100m bizkar eta 4 x 50m libre.
  • 2.JARDUNALDIA :
    • ORDUA: 16.30
    • FROGAK: 100m bular , 100m libre  eta 4x50m estilos.

SAILKAPENA ETA PUNTUAKETA

  • Bakarkako sailkapen bat burutuko da proba bakoitzeko eta adin bakoitzeko.
  • Bakarkako sailkapen bat burutuko da adin bakoitzeko 4 probetan lortutako puntuak batuta(igerilari osoko sistema).
  • Kluben puntukako hiru sailkapen egingo dira: gizonezkoena, emakumezkoena eta bateratua

DOMINAK

  • Proba bakoitzean sailkatutako adin bakoitzeko hiru lehenek domina jasoko dute. Erreleboetako proba bakoitzean sailkatutako hiru lehen taldeetako kideek domina jasoko dute.
  • Lau proben puntuen batuketaren arabera sailkatutako adin bakoitzeko hiru lehenek garaikurra jasoko dute.
  • Lau proben puntuen batuketaren arabera sailkatutako adin bakoitzeko lehenarentzat txapela egongo da.

ZERRENDAK 


 

 

Bestea berriz , Igandean ,Maiatzak 14an, baita ere egun osoz ,  alebinek(2003 edota 2004an jaiotako gizonezkoak, 2004 edota 2005ean jaiotako emakumezkoak) Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute eta bakoitzak berari gehien egokitzen zaizkion bi froga aukeratuko ditu. Froga horiez gain , taldeko erreleboak ere izango dira.(4x 100libre  goizez eta 4x 100m estilos)

  • ORDUTEGIA :
    • 1.jardunaldia   10.00
    • 2.jardunaldia   16.30

Bakarkako sailkapen bat burutuko da proba bakoitzeko. Taldekako sailkapen bat burutuko da erreleboetako proba bakoitzeko.

Proba bakoitzean sailkatutako adin bakoitzeko hiru lehenek domina jasoko dute.

ZERRENDAK 

 

ANIMO TA ZORTE ON DENORI !!!!!