Home > albisteak > “GIRO PAREGABEA ETA EMAITZA IKUSGARRIAK IGERIKETAKO ESKOLARTEKO EUSKADIKO TXAPELKETAN”

“GIRO PAREGABEA ETA EMAITZA IKUSGARRIAK IGERIKETAKO ESKOLARTEKO EUSKADIKO TXAPELKETAN”

///
Comments are Off
Maiatzaren 28an, igandez, Gasteizeko Mendizorrotzako igerileku paregabean jokatu ziren Euskadiko eskolarteko igeriketa txapelketak. Herrialdeka jokatzen den txapelketa izanik, bertaratzen diren igerilariak norberaren herrialdearen izenean parte-hartzen dute.
Zubiaurretik 8 igerilarik izan zuten parte-hartzeko aukera (Amaiur Arellano, Nerea Domínguez, Urko Artola, Joanes Txurruka, Eritz Etxaniz, Enaitz Osa eta Julen Ocio. Jakes Gostin-ek azken momentuko gaixotasunak jota ezin izan zuen aukera baliatu). Eguraldi ederraz gain, lagun giro zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten gure igerilariek.
Emaitzak ere egunaren adinakoak izan ziren: Eritz Etxaniz-ek 100m estiloetan txapeldun, Urko Artola 2. 200m libreetan, Enaitz Osa 3. 200m libreetan eta Joanes Txurruka txapeldun 4x100m libretako errelebo taldearekin.  Julen, Amaiur eta Nerea norbere denborak hobetu zituzten eta Euskal Herriko txapelketetako gutxienekoak berretsi zituzten.
Gozatzeko moduko eguna, antolakuntza zoragarriak borobildu zuen.
Segi dezagun bidean gozatzen!
image (1)
image (2)
image