Home > albisteak > Giro paregabea eta emaitza onak, Azpeitian eta Legazpin

Giro paregabea eta emaitza onak, Azpeitian eta Legazpin

///
Comments are Off

Lan ona egin zute Zubiaurreko igerilariek joan den larunbatean. Batetik, taldeko gazteenek denboraldiari hasiera eman zioten Azpetiko igerilekuan jokatu zen KZL-ko 1. Jardunaldian. Lan polita egin zuten guztiek; azpimarratzekoa da, 8-9 urteko 27 igerilari azkoitiarrek aurreneko aldiz hartu zutela parte lehiaketa batean. Emozioak gainezka eta urduri joan ziren, baina arratsalde borobila igaro zuten denek. Banakako zein taldekako frogetan hartu zuten parte, krol eta bizkar estilotan.

Alebinek, berriz, Legazpiko igerilekuan izan zuten hitzordua,  Ligako 2. Jardunaldian. Esperientzia gehiago izan arren, horiek ere urduri ekin zioten, banakako zein taldekako frogei: 100 krol, 200 bizkar eta 4×200 errelebotan. Froga gogorrak izanagatik, ia guztiek gutxieneko denborak jaistea lortu zuten.

Hurrengo hitzordua, datorren larunbatean, Azkoitiko igerilekuan: urtero bezala, San Andres Saria jokatuko da.

AZPEITIKO eta LEGAZPIKO BEHIN BEHINEKO EMAITZAK