Home > albisteak > Iñaki Larrañagak irabazi ditu Zubiaurrek zozkatutako 3.000 euro

Iñaki Larrañagak irabazi ditu Zubiaurrek zozkatutako 3.000 euro

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeri Elkartearen zozketak badu irabazlea: Iñaki Larrañaga Epelde herritarra izan da sariduna, 0436 zenbakiari esker. Gaur jaso du Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko 3.000 euroko diru-saria, Roman Artola Zubiaurre Igeri Elkarteko diruzainaren eskutik. Pozik agertu da sariarekin Larrañaga.

Azken urteotan Gabonetako Loteria saldu izan du Zubiaurrek, baina aurten beste era bateko zozketa egitea erabaki du elkarteak, dirua herrian gera dadin.  Hala, Rural Kutxa eta Herrixen Dendaixen Elkartearekin elkarlanean, 3.000 euroko diru-saria zozkatu dugu, herriko dendetan gastatzeko. San Andres egunean Onceko zozketan egokitutako zenbakiaren (azken lau zenbakiak) jabearentzat izan da saria.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duten guztiei, Zubiaurre Igeri Elkarteari babesa emateagatik, eta, nola ez, ZORIONAK IRABAZLEARI! Gozatu!