Home > albisteak > Ixkitturrin merendola eta Gamarrara irteera

Ixkitturrin merendola eta Gamarrara irteera

///
Comments are Off

Jai-giroan emango diogu amaiera ikasturteari, eta, urtero bezala, bi hitzordu prestatu ditugu:

  • Ixkitturri Elkartean MERIENDA, ekainaren 20an: 

– 17:00etan: taldeko gazteenak (2011, 2010 eta 2009)

– 17:30ean: eguerdikoak (2007 eta 2008)

  • Gamarrara irteera, ekainaren 24an: 

Zubiaurre Igeri Elkarteko bazkideek lehentasuna izango badute ere, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 20011 urteetan jaiotako herriko haur guztiek dute parte hartzeko aukera. Izen ematea Elkargunean egin beharko da, ekainak 15a baino lehenago.

Ordaindu beharrekoa: bazkideek 11 euro, eta gainerakoek 17 euro. Bazkideei kontu korrontetik kobratuko zaie, eta besteek irteera egunean ordaindu beharko diote Zubiaurre Igeri Elkarteko arduradunari. Diru kopuru honekin autobusa, igerilekurako sarrera eta merienda ordainduta gelditzen dira.

Partaide bakoitzak bere hamarretakoa eta bazkaria eraman beharko ditu.

Gamarrarako autobusa 09:30ean aterako da Liburutegi paretik, eta 19:30 alderako izango da bueltan.