Home > albisteak > Lan bikaina egin du Zubiaurreko laukoteak Bartzelonan

Lan bikaina egin du Zubiaurreko laukoteak Bartzelonan

///
Comments are Off

Enaitz Osa, Urko Artola, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka laukoteak Espainiako Infantil Mailako Igeriketa Txapelketan hartu dute parte, Bartzelonan.

4×100 libreko frogan lehiatu ziren, errelebotan: 3’45”18an amaitu zuten lana , eta datorren denboraldiko Infantil  Mailako Neguko eta Udako txapelketarako gutxieneko denbora egitea lortu zuten.

Bestalde,Txurrukak bakarkako bi frogetan ere hartu zuen parte: 200 metro bizkar eta 100 metro bizkar. Azken horretan, finalaren atarian geratu zen igerilari azkoitiarra. 14. geratu zen sailkapen orokorrean

Orain, Maite Portaloren hitzorduan jarrita dugu begirada. Abuztuaren hasieran, Tarrasan jokatuko den Espainiako Txapelketara joango da, 50 libre frogan parte hartzera.

(Argazkiak: IZARRAITZ IGERI ELKARTEA)