Home > albisteak > Maila ona, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Maila ona, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

///
Comments are Off

Joan den igandean, maiatzak 13, Azpeitiko igerilekuan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen (Igerilari Osoa izenez ere ezagutzen da lehiaketa hau)

Frogak egun osoan zehar izan ziren, goizean goiz hasi eta iluntzerarte; lau froga (lau estilo) egin behar izan zituen igerilari bakoitzak, eta taldeka ere aritu ziren batzuk, errelebotako frogetan.

Gure igerilari gazteek aspaldidanik erakusten ari diren maila bikaina berriro ere argi geratu zen, bai banakako nahiz taldekako frogetan. Gogor aritu ziren,  eta domina garrantzitsuak lortu zituzten.

  • Banaka, Joritz Azkoitiak 3. postua lortu zuen.
  • Taldeka, neskek 2. postua lortu zuten eta mutilek 3.a, eta bateratuan edo mistoan,  Zubiaurrek bigarren postua lortu zuen.

Ondoren, behin-behineko emaitzak eta argazkiak

Zorionak denoi!