Home > albisteak > Master taldea sortzeko bilera egingo du ostegunean Zubiaurre Igeri Elkarteak

Master taldea sortzeko bilera egingo du ostegunean Zubiaurre Igeri Elkarteak

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeri Elkarteak master taldea sortzeko bilera egingo du ostegunean, irailak 6, 19:00etan. Elkargunean egingo duten bilera baliatuko dute, taldearen nondik norakoak, funtzionamendua eta entrenamenduen ordutegia azaltzeko eta adosteko.

«Azken urteetan herritar ugarik egindako eskaerari erantzun nahi dio bilerak», azaldu du Pablo Dominguez Zubiaurre Igeri Elkarteko ordezkariak. «Inguruko herrietan arrakasta handiko master talde asko sortu dira azken urteetan», dio Dominguezek.

«Igeri egiten hasi edo igerian jarraitu nahi duenak taldean eta entrenatzaile batekin errazago ekingo dio, eta eskaera horri erantzuten dio osteguneko deialdiak», azaldu du. Zubiaurrek bideratuko du batzarra eta «proposamen zehatza» eramango du. «Asmo irekia da, oinarri bat elkarrizketan hasi ahal izateko. Ezer ez dago itxita, baina gure asmoa da talde autonomoa izatea; gure laguntza osoa izango du», jakinarazi du Domiguezek.

Osteguneko batzarretik talde eragile bat ateratzea nahi du elkarteak, «lehenbailehen dena martxan jarri eta beste kirol bat egiteko aukera bat zabaltzeko herrian», esan du, azkenik, Zubiaurre Igeri Elkarteko arduradunak.

(Albistea: Maxixatzen.eus)