Home > albisteak > Olaia Gaitanek Castelloko Nazioarteko Igeriketa Sariketan hartuko du parte

Olaia Gaitanek Castelloko Nazioarteko Igeriketa Sariketan hartuko du parte

///
Comments are Off

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak Castelloko Castalia Nazioarteko XVIII. Sariketan hartuko du parte, Euskadiko Igeriketa Federazioak deituta.

Abenduaren 3tik 6ra jokatuko da txapelketa, Castelloko Udal Igerileku Olinpikoan, eta igerilari azkoitiarrak hiru probatan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar.

Infantil, junior eta senior mailako 37 igerilari hautatu ditu Euskadiko Federazioak. Datorren ostiralean abiatuko dira guztiak elkarrekin Donostiatik.

Castelloko Castalia Nazioarteko Sariketa streaming bidez ikusteko aukera izango da, lotura honetan.

Zorte on eta gozatu, Olaia!