Home > albisteak > San Andres Saria, datorren larunbatean

San Andres Saria, datorren larunbatean

///
Comments are Off

San Andres jaiak gerturatzen ari dira, eta hori ospatzeko, Zubiaurre Igeri Elkarteak ere bere festa antolatu du, urtero bezala.

Horrela, datorren larunbatean Azkoitiko igerilekuan San Andres Saria txapelketa izango da.

Lehenik eta behin, 2018-2019 ikasturteko  taldeko argazkiak aterako ditugu, 14:30ean elkartuko ondoren.  Segidan, 15:00etan, ur-jolasei ekingo diegu, jardunaldia festa giroan hasteko. 

Jolasak amaitu ondoren, 16:00etan, igeri frogak hasiko dira,  eta bertan Azkoitiko eta Azpeitiko igerilariek hartuko dute parte.

Frogen ondoren, sariak banatuko dira.