Home > albisteak > Sudadera berria gaurtik eskatu daiteke Plaza Berri Sport dendan

Sudadera berria gaurtik eskatu daiteke Plaza Berri Sport dendan

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubak sudadera berria atera du denboraldi berri honetarako. Aurrekoaren berdina da, baina diseinua zertxobait aldatuta. Oraingoan, gainera, nahi duenarentzat modelo estuagoa ere izango da erosgai.

Plaza Berri Sport dendan (Ibai Ondo kalekoan)egongo da sudadera, eta, gaurtik hasita, 15 eguneko epea egongo da eskatzeko. Aurrena eskariak jasoko dira, eta gero banatuko dira jertseak.

Kamisetak eskatzeko aukera ere egongo da. Horiek aurreko denboraldiko berdinak izango dira.

Bi asteko epe honetan sudadera eskatzen duenak 20 euroren truke jasoko du. Behin epea amaituta eskatuz gero, berriz, 25 euroko prezioa izango du. Kamisetak 13 euro balio ditu.