Home > albisteak > Urrats politak ematen ari dira taldeko gazteenak

Urrats politak ematen ari dira taldeko gazteenak

///
Comments are Off

Zubiaurreko benjaminek KZL-ko 2. jardunaldia jokatu zuten joan den larunbatean Legazpiko igerilekuan. Ikasturtea aurrera doan heinean, urratsez urrats igeriketako teknikak bereganatzen ari direla erakusten ari dira aurten txapelketen munduan murgildu diren haurrek (8-9 urtekoek).

2009, 2008 eta 2007 (mutilek) urteetan jaiotakoek ere hartu zuten parte Legazpiko jardunaldian, eta horiek ere trebezia dotoreak erakutsi zituzten uretan.

Hauek dira egin zituzten frogak: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar, 50 metro bular, 6 x 25 metro libre eta 4 x 50 metro libre.

Ondoko loturetan, LEGAZPIKO ARGAZKIAK eta BEHIN BEHINEKO EMAITZAK.

phpshell