Zubiaurre Igeri Elkarteko zuzendaritzak urriaren 25erako, 19:00etan, deitu du urteko batzar orokorra. Urtero bezala, elkarteari buruzko informazioa (balantze ekonomikoa, aurreikuspenak, ekimenak …) emateaz gain, 2018-2019 ikasturteko plangintza jakinaraziko da; egutegia, entrenamenduak, araudi orokorra, lehiaketak eta abar.
Nola ez, gurasoen kezkak eta zalantzak argitzeko ere aprobetxatuko da batzarra. Hori dela eta, zuzendaritzak guraso guztiei dei egiten die batzarrean parte hartzeko.
BATZAR OROKORRA:
EGUNA: URRIAK 25, OSTEGUNA
ORDUA: 19:00etan
NON: ELKARGUNEKO OTEIZA ARETOAN