Home > albisteak > Urriaren 25ean egingo da urteko batzar orokorra

Urriaren 25ean egingo da urteko batzar orokorra

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeri Elkarteko zuzendaritzak urriaren 25erako, 19:00etan, deitu du urteko batzar orokorra. Urtero bezala, elkarteari buruzko informazioa (balantze ekonomikoa, aurreikuspenak, ekimenak …) emateaz gain, 2018-2019 ikasturteko plangintza jakinaraziko da; egutegia, entrenamenduak, araudi orokorra, lehiaketak eta abar.

Nola ez, gurasoen kezkak eta zalantzak argitzeko ere aprobetxatuko da batzarra. Hori dela eta, zuzendaritzak guraso guztiei dei egiten die batzarrean parte hartzeko.

BATZAR OROKORRA:

EGUNA: URRIAK 25, OSTEGUNA

ORDUA: 19:00etan

NON: ELKARGUNEKO OTEIZA ARETOAN