Home > albisteak > Zarautzen eta Legazpin dituzte hitzorduak Zubiaurreko igerilariek, asteburuan

Zarautzen eta Legazpin dituzte hitzorduak Zubiaurreko igerilariek, asteburuan

///
Comments are Off

Bi hitzordu dituzte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek datorren asteburuan; batetik, larunbatean, intantil eta junior mailako igerilariek Zarautz Sarian hartuko dute parte, eta, bestetik, igandean, Igerilari Osoa Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira taldeko benjaminak, Legazpin.

  • Zarautz Saria (maiatzak 14): 16:30ean hasiko da, Zarauzko Udal Igerilekuan. Igerilariek ordubete lehenago (15:30) egon beharko dute bertan, beroketak egiteko. SERIEAK

  •  Igerilari Osoa Gipuzkoako Txapelketan (maiatzak 15):  10:00etan goizeko saioa eta 16:00etan arratsaldekoa, Legazpiko Bikuña Kiroldegian. Igerilariek ordubete lehenago (09:00) egon beharko dute bertan, beroketak egiteko. SERIEAK