Home > albisteak > Zubiaurre, etxetik: beroketak, ariketak eta luzaketak

Zubiaurre, etxetik: beroketak, ariketak eta luzaketak

///
Comments are Off

COVID-19aren ondorioz, igerilekuak itxita badaude ere, Zubiaurre Igeriketa Klubeko kideak ez daude geldirik. Entrenatzaileek gidatuta, taldeko benjaminek eta pre-benjaminek egunero hainbat ariketa fisiko egiten dituzte etxean, sasoiari eusteko eta konfinamendua ahalik eta osasuntsuen eramateko.

Gaurtik,  taldekideek grabatutako bideoen bidez, egiten ditugun ariketak sarean partekatuko ditugu, astean pare bat aldiz, nahi duten guztiek etxean egin ditzaten. Gaurkoan, Enara eta Joanes Txurruka eta Peru eta Maite Portalo anai-arrebek egindako saioak erakutsiko dizkizuegu: BEROKETAK, ARIKETAK eta LUZAKETAK.

BEROKETAK

ARIKETAK

LUZAKETAK