Home > albisteak > Zubiaurre Igeri Elkartearen San Andres zozketak badu irabazlea

Zubiaurre Igeri Elkartearen San Andres zozketak badu irabazlea

///
Comments are Off
 Zubiaurre Igeri Elkartearen San Andres zozketak badu irabazlea: Maite Gurrutxaga azpeitiarra izan da 5453 zenbakiari esker. Atzo arratsaldez jaso du herriko dendetan gastatzeko 3.000 euroko diru saria. Horren adierazgarri Itziar Izagirre taldekidearen eskutik jaso duelarik Rural Kutxako bulegoaren aurrean.

Izan ere eta kontutan izanik Igeri Elkartearen asmoetako bat dirua herrian geratzea zela, aurten ere San Andres errifa egin dugu, horretarako eta azken urtean bezala 3.000 euroko diru-saria zozkatu dugu herriko dendetan gastatu ahal izateko.

Saria San Andres egunean ONCE ko zozketan egokitutako zenbakiaren (azken lau zenbakiak) jabearentzat izan delarik, hau da 5453 zenbakia.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duten guztiei, Zubiaurre Igeri Elkarteari babesa emateagatik, eta, nola ez, ZORIONAK MAITE eta GOZATU sariaz!!