Home > albisteak > ZUBIAURRE IGERI KLUBA URTEKO KIROLARI ONENAREN EKITALDIAN

ZUBIAURRE IGERI KLUBA URTEKO KIROLARI ONENAREN EKITALDIAN

///
Comments are Off

Urteko Kirolari Onenaren saria banatu zuten lehengo ostiralalean Azkoitiko udaletxean, azken urte honetan kirol mailan zer esana eman duten herriko kirolariek parte hartu dutelarik.

Besteak beste Esku pilota, Futbola, Txirrindularitza, Triatloia, Karatea, Atletismoa, Gimnasia erritmikoako, e.a. ko ordezkariek parte hartu zuten eta nola ez Zubiaurre Igeri Klubekoek ere bertan izan ziren urtean zehar eginiko lan bikaina dela eta.

Izan ere aipatzekoa da aurtengo urteanĀ Joanes Txurruka, Enaitz Osa, Urko Artola eta Eritz Etxaniz ek eginikoa. Horrela eta 4 x 100 eko libre frogan lorturiko garaipenak, Gipuzkoa eta Euskadiko txapeldunak izan ondoren eta Bartzelonan ospaturiko Espainiako Txapelketan egin zuten lan bikaina.

Erakutsitako maila honi esker, datorren larunbatean abenduak 28 Ordiziako Nazioarteko Gabon Txapelketan parte hartuko dute gure laukoteak.

Zorterik onena heurentzat Ordiziako frogan!!

 

Aipatu nola ez, eta gure zorionik beroenak Jone Zabaleta lasterkariari, urteko kirolaririk onenaren saria eskuratzeagaitik.