Home > albisteak > Zubiaurre Master igeriketa taldearen denboraldi berria, abian

Zubiaurre Master igeriketa taldearen denboraldi berria, abian

///
Comments are Off

Zubiaurre Master igeriketa taldeak datorren astelehenean, irailak 13, abiatuko du 2021-2022 denboraldia. Aurreko urteetan bezala, astelehenetik ostiralera, 20:45etik 21:45era, izango dira igeriketa saioak, eta 18 urtetik gorako herritar orok du taldera batzeko aukera.

Edozein zalantza edo galdera argitzeko, bidali mezu bat zubiaurremasterrak@gmail.com helbidera, eta lehenbailehen erantzuten ahaleginduko gara.

Lau urte beteko dira taldea martxan jarri zenetik, eta urtez urte sendotzen ari den proiektua da masterrena. Aurrerako begira ere, hamaika erronka ditugu.  Gure bidelagun izan nahi baduzu, zatoz gurekin igeri egitera. Igerilekuko ateak zabal zabalik daude!