Home > albisteak > EUSKAL HERRIKO INFALTIL MAILAKO TXAPELKETAREN EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

EUSKAL HERRIKO INFALTIL MAILAKO TXAPELKETAREN EMAITZAK ETA ARGAZKIAK

///
Comments are Off

 

Iñauteri asteburua tartean izanik ere Euskal Herriko Infantil mailako txapelketa jokatu zen larunbat eta igandean Irungo igeri lekuan.

Gure taldeko sei igerilarik hartu dute parte. Hiruna neska mutil sailkatu ziren eta maila txukunean aritu ziren denak. Talde gisa ezin izan genuen erreleborik osatu baina emandako mailaz pozik itzuli ginen bertatik.

Iñauteri giroa ere somatu zen igerilarien artean eta ugari izan ziren txapelketari bestelako kolorea ematen saiatu ziren igerilariak, tartean Zubiaurreko kideak.

Emaitzei dagokionez esatekoa da guztiek ondo zituztela beraien denborak.

 

Bestelakoetan hauexek emaitzarik aipagarrienak:

-Nerea DOMÍNGUEZ 3. postua 200 eta 400 libretan denborak onduz.

-Irati Mateos 100 libretan EHko udako gutxieneko denbora eta bere markak ondu.

-Naira Artetxek denborak ondu zituen proba guztietan EHko udarako gutxienekoak osatuz.

-Julen Ocio 4. 100 estilotan eta 200 libretan udarako EHko gutxieneko denbora.

-Urko Sudupe 200 bizkar eta 200 estilotan EHko gutxieneko denborak ondu zituen.

-Oihan Etxanizek 50,100 eta 200 libreko EHko gutxieneko denbork ondu zituen.