Asteburu honetan jokatuko da maila nagusien Euskal Herriko Udako Igeriketa Txapelketa.
Hitzordua Gasteizen izango da, Mendizorrotzako igerilekuan. Junior eta kategoria absolutuko Euskadi eta Nafarroako igerilariak daude lehiaketara deituak eta Zubiaurreko hainbat ordezkari ere han izango dira, denboraldiari amaiera bikain bat emateko helburuarekin.
Larunbatean eta Igandean, goizeko saioak 10tan hasiko dira eta arratsaldeko saioak, berriz, 5etan.
Goizetako saioetarako 8:30an bertaratu beharko dute igerilariek beroketa saioari ekiteko eta arratsaldeko saioetan lehiatzeko, 15:30an elkartuko dira.
ZORTE ON ETA GOZATU ASTEBURUAZ!!
AUPA ZUBIAURRE!!
Gure bidelagunak