Home > albisteak > Euskal Herriko txapelketan oso ongi aritu dira Zubiaurre I.E-ko alebin mailako igerilariak

Euskal Herriko txapelketan oso ongi aritu dira Zubiaurre I.E-ko alebin mailako igerilariak

///
Comments are Off

2017-07-02-PHOTO-00002063

Pasa den asteburuan Tolosan jokatu zen Euskal Herriko alebin mailako igeriketa txapelketa.Txapelketa honekin eman dioteamaiera denboraldiari eta benetan gustura gaude. Batetik, lortu dituzten emaitzekin gaude gustura, azpian ikusi ditzakezue denak. Baina bestetik, bereziki gaude gustura gure igerilariek erakutsi duten ondo pasatzeko eta giro ona sortzeko izan duten gaitasunarekin. Beraien arteko giro eta harremana ederra izan bada, zer esan beste taldeko igerilariekin batera sortu duten elkartasun harremanaz. Amaiera ederra benetan.

IMG_3124

Kirol emaitzei dagokionean, denetatik izan dugu. Bakarkako saioetan ia denek hobetu dituzte beraien denborak. Taldekako saioetan ere denborak hobetzearekin batera 3. postu bat ere lortu dugu.

Txapelketa honek garrantzia berezia hartzen du bertara sailkatzeak duen zailtasunagatik. Beraz, zorionak guztioi eta segi kirolarekin gozatzen.

EMAITZAK

– Joanes Txurruka. Gure taldeko bakarkako domina bakarra lortu zuen.

IMG_3149

  • 200m bizkarren 3.postua eta domina bere denborarik onena eginez.

IMG_3416

  • 100m eta 200m libretan, denbora berdintzea lortu zuen.
  • 100m bizkarren denbora hobetzeaz gain 4. sailkatu zen.

-Urko Artola. Lan oso txukuna Urkorena.

IMG_3562

  • 400m libreetan, 4 segundohobetu zituen.
  • 100m libreetan ere zertxobait hobetu zuen denbora.
  • 200m libreetan eta 100m estiloetan berriz denborak mantentzea lortu zuen.

-Nerea Domínguez , oso ongi aritu da froga guztietan, benetan aipagarria bere jarduna.

IMG_3118

  • 400m libretan  4 segundoko hobekuntza.
  • 200m estiloetan3 segundo hobeto.
  • 200m libreetan , segundo bat hobeto.
  • 800m libreetan , 19 segundo hobeto eta 4.sailkatua.

-Amaiur Arellano. Zoriontzeko moduko lana egin du Amaiurrek.

IMG_3210

  • 200m bizkarren denbora igo du apur batean.
  • 100m bizkarren denbora mantendu du.

-Julen Ocio. Dena emateko gai izan da.

IMG_3647

  • 100m libreetan denbora bere horretan mantendu du.
  • 200m libreetan denbora igo du zertxobait..

-Eritz Etxaniz. Asteburu ona Eritzena eta emaitzak hobeagoak

IMG_4023

  • 100m eta 200m estiloetan, denborak mantendu ditu.
  • 100m eta 200m libreetako denborak hobetu ditu .

-Enaitz Osa. Asteburu gora beheratsua izan du baina dena emateko gai izan da.

IMG_3528

  • 400m eta 200m libreetan ez zen nahi beste gustura geratu.
  • 100m libreetan, bai bakarkakoan eta bereziki erreleboetan ere bere maila emateko gai izan da.

-Nahia Odriozola , Irati Mateos eta Jakes Gostin taldeko frogetan (erreleboetan) hartu dute parte eta maila ona emateko gai izan dira.

2017-07-02-PHOTO-00002061

-Taldeko frogak “ERRELEBOAK

    • MUTILAK :
      • 4 X 200m libre 2″ hobetu dituzte eta 4.sailkatudira. Taldea: Enaitz , Urko , Eritz , Joanes.
      • 4x 100m libre 3″ hobetu dituzte ,3.sailkatu dira eta beraz domina eskuratu dute. Taldea: Enaitz, Urko, Eritz, Joanes.
    • 2017-07-02-PHOTO-00002089
      • 4 x100m estiloetan segundo bat hobetu dute. Taldea: Joanes, Jakes, Julen, Enaitz.
    • NESKAK 
      • 4X100m libreetan denbora mantentzea lortu dute. Taldea: Amaiur, Nahia , Nerea, Irati.

 

 

EMAITZAK