Home > albisteak > Euskal Herriko Udako Txapelketak Ordizian eta Galdakaon

Euskal Herriko Udako Txapelketak Ordizian eta Galdakaon

///
Comments are Off

 

Joan den astebukaeran, ekainak 30 larunbata eta uztailak 1 igandean, Euskal Herriko Udako Txapelketak ospatu ziren, Ordizian eta Galdakaon denboraldiari amaiera emanez froga ofizialei dagokienez.

Ordizian alebin mailakoek aritu ziren, bertan Zubiaurre I.E. ko hamar igerilariek parte hartu zutelarik eta Galdakaon aldiz infantilak, bertan Zubiaurreko bost igerilariek parte hartu zutelarik.

Azpimagarria da, gure igerilariek erakutsitako maila ona, emaitza txukunak lortu zituztelarik bai alebin mailakoek bai eta infantil mailakoek ere, urteari amaiera era egokian eman ahal izateko.

Zorionik beroenak beraz, bertan parte hartutako eta Elkarteko gainontzeko igerilari guztiei, denboraldian zehar egindako lanagatik, eta orain gozatu merezitako oporrak !!

Aupa Zubiaurre !!