Baita ere astebukaera honetan, Tarbeseko herrian (Frantzia) eta infantil mailan, Zubiaurreko 3 igerilari izan ditugu Gipuzkoako selekzioarekin.
Ostiral arratsaldez Donostiatik irten eta bi egunetan zehar bertako froga desberdinetan parte hartu dutelarik.
Horrela Urko Artola, Eritz Etxaniz eta Joanes Txurruka izan dira igerian proba ezberdinetan, bakarka zein erreleboka.
Emaitza txukunak izan dituzte gipuzkoarrek, baina honen gainetik bizi izan duten giro eder eta lagunkoiaz gozatu dutela azpimarratu dute gure igerilariek.
Ondorengo loturan argazkiak
Behin-behineko dendorarik ez dago oraindik, ondorengo loturan froga desberdinen bideoak