Home > albisteak > Gamarrara irteera, ekainaren 25ean

Gamarrara irteera, ekainaren 25ean

///
Comments are Off

Ohiturari eutsiz, denboraldiari  bukaera emateko, egun osoko irteera egingo da Gasteizko Gamarrako igerilekutara; ekainaren 25ean izango da ibilaldia. 

Zubiaurre Igeri Elkarteko bazkideek lehentasuna izango badute ere, 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako herriko haur guztiek dute parte hartzeko aukera.

Izen ematea Elkargunean egin beharko da, ekainak 15a baino lehenago.

Ordaindu beharrekoa: bazkideek 11 euro, eta gainerakoek 17 euro. Bazkideei kontu korrontetik kobratuko zaie, eta besteek irteera egunean ordaindu beharko diote Zubiaurre Igeri Elkarteko arduradunari. Diru kopuru honekin autobusa, igerilekurako sarrera eta merienda ordinduta gelditzen dira.

Partaide bakoitzak bere hamarretakoa eta bazkaria eraman beharko ditu.

Gamarrarako autobusa 09:30ean aterako da Liburutegi paretik, eta 19:30 alderako izango da bueltan.

Bestalde, denboraldi bukaerako merienda ekainaren 21ean, 17:00etan izango da, Ixkitturi Elkartean.