Astebukaera honetan, ekainak 13-14, hitzordu garrantzitsua daukate Zubiaurreko alebinek eta infantilek, Gipuzkoako Udako Txapelketa.
Tolosan ospatuko da txapelketa. Zubiaurre Igeriketa Klubeko 2011-2012 infantil kategoriako eta 2013-2014 urteetako neska-mutilak, alebinak, lehiatuko dira.
Larunbatean eta igandean banatuta jokatuko dituzte igeriketa proba guztiak, banakakoak nahiz erreleboak. Goizeko saioak 10tan hasiko dira eta arratsaldekoak 16:00an.
ZORTE ON!! Aupa Zubiaurre!

Gure bidelagunak
