Home > albisteak > GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAK

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAK

///
Comments are Off

Asteburu honetan , Gipuzkoako eskolarteko txapelketak ospatuko dira. Txapelketa hauek bereziagoak izango dira, egun osoko irteerak izango direlako  eta   gipuzkoa osoko igerilariak lehiatuko dutelako.

Maiatzak 14, larunbata,gure taldeko 2004 eta 2005 urteko igerilariek NADADOR COMPLETO txapelketa dute Tolosako Usabal kiroldegian.

Txapelketa hau ,bi jardunaldietan banatuta egongo da , goizez;  50m tximeleta eta 100 m bizkar eta arratsaldez berriz, 100m bular eta 100m libre.

Sari banaketaren sailkapena, froga guztien bataz bestekoaren araberako izango da.

Bakarkako frogez gain , errelebo frogak ere izango dira .

Maiatzak 15 , Igandean  berriz , Alebinen txanda izango  da, bakoitzak bi froga egin beharko ditu , bata goizez eta bestea arratsaldez .

Hauek ere errelebo frogak izango dituzte .

Alebinen Helburua , igeri ondo egiteaz gain , Euskadiko joko eskolarretan sailkatzera iristea izango da.

ZORTE ON GUZTIOI datorkigun asteburu polit honetan !

Oharra:” igerilariak bertan geratuko dira bazkaltzen beren arduradunekin”.

SERIEAK 

BENJAMINAK :

http://www.afedegi.com/natacion/pdf/competicion/natacion/2016510_130826_Serieak%20Igerilari%20Osoa%20GIP%20TXAP%20ESKOLARRA.pdf

ALEBINAK:

 

http://www.afedegi.com/natacion/pdf/competicion/natacion/2016510_131344_Serieak%20XXXII%20GIP%20TXAP%20ESKOLARRA.pdf