Home > albisteak > Gipuzkoako Neguko Txapelketa eta Neguko Sarian, emaitza onak

Gipuzkoako Neguko Txapelketa eta Neguko Sarian, emaitza onak

///
Comments are Off
Gipuzkoako Neguko Txapelketa eta Neguko Sarian, emaitza onak

Joan den asteburuan Zubiaurre Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuak Legazpin eta Irunen lehiatu ziren, eta orokorrean, emaitza onak lortu zituzten.

Larunbatean, Legazpin Gipuzkoako Neguko Saria jokatu zen, eta Irunen,  larunbatean eta igandean, Gipuzkoako Neguko Txapelketa.

Aipatzekoak dira zenbait frogatan lortutako  dominak, bai banakako mailan eta baita ere talde mailan. Hainbat igerilarik Euskal Herriko frogetarako gutxienengo denborak ere egin zituzten

Ondorengo loturetan, Legazpiko eta Iruneko  behin behineko emaitzak eta Legazpiko eta Irungo argazkiak.

Zorionak parte hartu zenuten guztiei !!