Datorren asteburuan, urtarrilak 31 eta otsailak 1, hitzordu garrantzitsua dute Zubiaurreko igerilariek. Irunen, Azken Portu kiroldegian, Gipuzkoako Neguko Txapelketa jokatuko dute infantil, junior eta maila absolutuan. Bi egunetan banatuta, goiz eta arratsaldez izango dira igeriketa saioak.
Zubiaurreko igerilariak gogotsu bertaratuko dira, heuren onena eman eta Gipuzkoako gainerako igerilariekin lehiatzera.
AUPA ZUBIAURRE!!
**GARRANTZITSUA**
GIF Gipuzkoako Igeriketa Federazioak txapelketak iraupen luzea izango duela aurreikusita “timming” proposamena luzatu du eta hainbat ohar eta gomendio zabaldu ditu, antolaketa errespeta dadin.
Erabaki hauek hartu dira:
Jardunaldiak hasteko ordutegiak aurreratu egin dira, eta honela geratu dira:
1. jardunaldia, Larunbat goizean: Beroketa hasiera: 08:00 // Jardunaldiaren hasiera: 09:30
2. jardunaldia, Larunbat arratsaldean: Beroketa hasiera: 15:00 // Jardunaldiaren hasiera (sari banaketa): 16:20
3. jardunaldia, Igande goizean: Beroketa hasiera: 08:00// Jardunaldiaren hasiera (sari banaketa): 09:20
4. jardunaldia, Igande arratsaldean: Beroketa hasiera: 14:30// Jardunaldiaren hasiera (sari banaketa): 15:55
Bestetik, domina-emateak, lehiaketaren ondorengo uneetan egingo dira, lehiaketa ahalik eta laburren egiteko:
- Jardunaldia hasi baino 10 minutu lehenago
- Erreleboekin hasten diren jardunaldietan, hauek amaitu ondoren ematen den atsedenaldi unetan
- Erreleboak igeri egin baina lehen ematen diren atsedenaldietan
- Distantzia luzeko probak igeri egiten diren bitartean (1500, 800, 400X eta 400L)
- Dominak bi bloketan banatuko dira, eta ez hirutan. Hau da, proba bakoitzean infantilen eta juniorren dominak aldi berean emango dira. Eta ondoren, kategoria absolutuari dagozkionak emango dira.
Instalazioen inguruko oharrak luzatu ditu txapelketaren talde antolatzaileak:
- Beroketetarako instalazioa irekitzeko ordutegiak hauek izango dira:
– Larunbata: 8:00 eta 14:45
– Igandea: 8:00 eta 14:30 - Gogoan izan kafetegia kendu egin dela, eta, beraz, harmailetara ezin dela sartu kafetegiak hartzen zuen espaziotik. Orain, larrialdietako eskailera metalikotik sartu behar da. Minusbaliaturen bat sartu behar izanez gero, harreran esan beharko duzue, igogailuan sar zaitezten eta, ondoren, atea ireki diezaiozuen.
**Azkenik txapelketa ahalik eta hobekien joan dadin, txapelketan parte hartzen duten agente guztien (teknikariak, epaileak, igerilariak, auxiliarrak…) laguntza/inplikazioa eskatzen da, bidaltzen den “Timming”-a ahalik eta hobekien jarraitzeko, txapelketako zuzendariak emandako jarraibideak bete eta errespetatuz.

Gure bidelagunak
