Home > albisteak > Gipuzkoako neguko txapelketak, asteburuan, Irunen eta Lasarten

Gipuzkoako neguko txapelketak, asteburuan, Irunen eta Lasarten

///
Comments are Off

Irunen eta Lasarten dituzte hitzorduak datorren asteburuan junior eta absolutu mailako igerilariek. Gipuzkoako Neguko X. Saria jokatuko da Lasarteko Udal kiroldegian, eta Gipuzkoako Neguko Txapelketa Irungo Artalekun.

Larunbatean eta igandean izango dira frogak, eta  Zubiaurre Igeriketa Klubeko 18 kidek hartuko dute parte:

Irungo Txapelketa: Joanes Txurruka, Maddi Belamendia, Nagore Maza, Maite Portalo, Peru Portalo, Gorka Galdona eta Pello Benitez.

Lasarteko Txapelketa:  Irati Artetxe, Xabier Barquero, Luken Arellano, Jone Garate, Nahia Odriozola, Mikel Odriozola, Naroa Aranguren, Ivan Olariaga, Amaiur Arellano, Maite Ayerdi eta Goretti Olazabal.