Home > albisteak > Gipuzkoako Txapelketa Eskolarrean izango dira Zubiaurrekoak

Gipuzkoako Txapelketa Eskolarrean izango dira Zubiaurrekoak

///
Comments are Off

Igande honetan, maiatzak 21, Bergaran dute hitzordua Zubiaurre I. K.ko igerilariek. Hitzordu berezia izango da hau, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra jokatuko baita, igerilari osoa deiturikoa. Parte hartzaile bakoitzak estilo guztietako probak lehiatuko ditu eta puntuazio sistema bidez, sailkapen orokor bat egingo da.

Benjamin mailako igerilariei zuzendutako lehiaketa da eta Zubiaurreko 2011 eta 2012 urteetako mutilek hartuko dute parte.

Proba hauek jokatuko dituzte:

  • Goizez 50 tximeleta, 100 bizkar eta 4×50 libre
  • Arratsaldez 100 bular, 100 libre eta 4×50 estiloak

SERIEAK

 


 

zurt taberna

sammic