Home > albisteak > Gipuzkoakoan junior eta absolutuak eta EHkoan alebinak lehiatuko dira asteburuan

Gipuzkoakoan junior eta absolutuak eta EHkoan alebinak lehiatuko dira asteburuan

Astebukaera honetan, ekainak 20-21, beste bi hitzordu garrantzitsutan hartuko dute parte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek. Batetik, junior eta absolutu mailetako Gipuzkoa Udako Txapelketa jokatuko da, eta bestetik, Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute helburu alebin mailakoek.

Juniorrak eta absolutuak Bergaran

Aurreko astean alebin eta infantilak lehiatu ondoren, oraingoan junior eta absolutu mailakoen txanda da. Bergaran ospatuko da Gipuzkoako Udako Txapelketa eta 2010 edo lehenago jaiotako Zubiaurreko igerilariek hartuko dute parte, bai banakako probetan, baita erreleboetan ere.

SERIEAK

Alebinak Galdakaon (Bizkaia)

Galdakaon ospatuko da alebin mailako Euskal Herriko Udako txapelketa. 2013-2014 urteetan jaiotako igerilariak elkartuko dira hitzordu honetan eta aurrez gutxieneko denborak eginda dituzten probetan lehiatuko dira.

Euskal Herriko lau lurraldeetako neska-mutilekin neurtuko dituzte indarrak eta gogotsu dira Zubiaurrekoak duten onena eman eta ahal dela norbere markak hobetzeko.

SERIEAK

Zuzeneko emaitzak lotura honetan jarraitu ahalko dira SARTU

ZORTE ON!! Aupa Zubiaurre!

 

Gure bidelagunak