Euskadiko XXXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak jokatu ziren joan den larunbatean, Bergarako udal igerilekuan. Bertan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alebin mailako selekzioek hartzen dute parte. Zubiaurre Igeri Elkartetik zazpi igerilari hautatu zituzten, Gipuzkoaren izenean lehiatzeko: Amaiur Arellano, Irati Mateos, Naira Artetxe, Nerea Dominguez, Oihan Etxaniz, Jakes Gostin eta Julen Ocio.
Egun osoko jardunaldia izan zen, eta igerilari bakoitzak bina frogatan hartu zuen parte. Giro bikainean, beste herrietako igerilariekin esperientziak partekatzeaz gain, emaitza oso onak lortu zituzten; Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko gutxieneko markak, dominak eta, oro har, denbora oso onak egin zituzten guztiek, kasu gehienetan marka pertsonalak gaindituz.
Horra, nabarmenenak:
- Nerea Dominguez: 1.go postua, 400 metro eta 800 metro krolen
- Irati Mateos: 3. postua, 200 metro librean
- Julen Ocio: 3. postua, 100 metro estiloetan eta 2. postua 200 metro librean
Jardunaldi polita eta aberasgarria izan zen taldekide guztietzat.