Home > albisteak > Igeri eskolan izena emateko epea, zabalik

Igeri eskolan izena emateko epea, zabalik

///
Comments are Off

Zubiaurre Igeriketa Klubaren eskolan 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago 2014an jaiotako haurrentzat. Covid-19ak eragindako ezohiko egoera dela eta, aurreko denboraldian igeri eskolan izena eman gabe geratu direnei atea zabalduko zaie, berriro, eta, beraz, 2013an jaiotako umeek ere, izena eman ahalko dute aurten.

Orduak eta egunak aurrerago zehaztuko badira ere, 17:30-18:15era izango dira adin tarte horretako umeen eskolak.

Izena emateko, ondorengo loturan  dagoen IZEN-EMATE ORRIA bete behar da, ikaslearen datuekin.

(Oharra: lehenengo aldiz izena eman nahi dutenek bakarrik bete behar dute orria. Aurrez igeri eskolan dabiltzanek, ez!)