Home > albisteak > Igerilari Osoa txapelketa ospatuko da asteburuan

Igerilari Osoa txapelketa ospatuko da asteburuan

///
Comments are Off

Igande honetan, maiatzak 18, hitzordu garrantzitsua dute 2014. urtean jaiotako igerilariek. Zumaiako pistinetan Gipuzkoa mailako txapelketa jokatuko dute, Igerilari Osoa deiturikoa, eta bertan Gipuzkoa osoko klubetako igerilariak elkartuko dira.

Egun osoko txapelketa da eta igerilari bakoitzak 4 estiloetako probetan hartuko du parte. Goizeko saioan, 50m tximeleta eta 100m bizkar igeri egingo dituzte eta, arratsaldean, 100m bular eta 100m libre probak. Horietaz gain, klub bakoitzetik errelebo talde bat ere ariko da, goizez 4×100 estiloak eta arratsaldez 4x100m libre probetan, hain zuzen.

Neska eta mutilen sailkapenak egingo dira proba bakoitzeko eta azken sailkapen orokorrak ere bai, guztira bildutako puntuak batuta, igerilari osoak eta kluben sailkapenak lortuz.

Goizeko saioa 10tan hasiko da eta arratsaldekoa 5tan, beti bezala, ordubete lehenago beroketa izango delarik.

Zorte on denoi !!

Aupa ZUBIAURRE !!

SERIEAK

 

 

Gure bidelagunak