Azken urteotako ohiturari eutsiz, aurten ere, Gabon ondoren elurretara irteera egin dute taldeko igerilari zaharrenek (12 urtetik gorakoek). Ostiral arratsaldean abiatu ziren Jacara, eta igande iluntzean itzuli herrira.
Astungo elur-pistetan bi egun zoragarri igaro dituzte elkarrekin. Beste kirol bat praktikatuz, talde-giroa sustatzeko balio izan die, beste behin, irteera honek igerilariei.
Eskerrik asko, nola ez, Pello eta Alex entrenatzaileei, gure seme-alabei aukera hau ematearren.
Orain, berriro geurera, igeriketan entrenatzera!
#AupaZubiaurre