Instalakuntza Duinak Orain taldea azterketa bat burutzen ari da etorkizuneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko. Horren harira, galdetegi bat prestatu dute eta herritarrak parte hartzera animatzeko, galdetegiaren edo parte hartze prozesuaren berri eman nahi dute. Ekimenak alderdi guztien babesa du. Parte hartze prozesua aurkezteko prentsaurrekoa eman da eta bertan Zubiaurre Igeri Elkartea ere partaide izan da.
Horretarako Elkarguneko sarreran eta igerilekuan bertan, abenduaren 21etik urtarrilaren 21era mahaia galdetegiekin egongo da eta betetako galdetegiak kutxetan sartu beharko dira.