Home > albisteak > Ikaskirol saioa eta alebinen Gipuzkoako saria

Ikaskirol saioa eta alebinen Gipuzkoako saria

///
Comments are Off

Urtarrilaren 25 eta 26ko asteburua bete-betea dator Zubiaurre I.K.rentzat, hitzordu bikoitza izango da asteburuan.

Ikaskirol

Larunbat goizean, LH5 eta LH6ko neska-mutilen ikaskirol saioa gidatuko du Zubiaurrek. Bi txandatan banatuta, igeriketaz eta ur-jolasen bidez gozatzeko aukera izango dute Azkoitiko ikastetxeetako gaztetxoek.

Gipuzkoako Teknifikazio Saria

Igandean berriz, txapelketa jokatuko dute alebinek Azpeitiko igerilekuan, Gipuzkoako Teknifikazio Saria. Goizeko eta arratsaldeko saioetan zehar denetariko probak jokatuko dira eta parte hartzaile bakoitza bere gustuko bi edo hiru probatan lehiatuko da. Zubiaurreko 2012-2013 urteetako dozena bat neska-mutil arituko dira Gipuzkoa osoko igeriketa klubetatik etorriko diren igerilariekin batera.

Lehiaketa bi saiotan banatuko da. Goizeko saioa 10:30an hasiko da eta arratsaldekoak 16:30an. Beti bezala, ordubete lehenago ekingo diote beroketari.

SERIEAK

 

Gure bidelagunak