Home > albisteak > Infantil eta Nagusien Udaberriko azken saioa Azkoitian

Infantil eta Nagusien Udaberriko azken saioa Azkoitian

///
Comments are Off

 

Goiz ederra Infantil eta Nagusien Udaberriko azken saioan Azkoitiako Igerilekuan.

Zortzi terditan Koxka tabernan jarri genuen zita, bertan Jaionek prestatutako kafesne beroaz eta Presaldeko Croissant goxoaz gozatu eta indarturik hurbildu ginen igerilekura.

Ordurako berotzen hasiak ziren udaberriko 2 jardunaldian parte hartuko zuten igerilariak, Azpeiti, Oñati, Bergara, Legazpi, Eibar eta Donostiatik etorritakoak Zubiaurreko Azkoitiarrekin batera. Gustora prestatu genituen gure babesleen karteldegi ezberdinak eta are gustorago atera genuen IDO taldeak eskatu zigun talde argazkia.

Bestalde, pozik ikusi genituen partehartzaile guztiak IDOren aldarrikapenekin bat egiten. Bereziki interesgarria egin zitzaigun Oñatiko Aloña Mendikoekin izan genuen solasaldia, Oñatiko igerilekuen berritze lanen proiektuaren inguruko berri pozgarriak entzuteak laister Azkoitian izango ditugunen ilusioa piztu zigun

Kirol kontuei dagokionean, igerilariak giro onean eta gogo betez jardun zirela aipatu behar dugu. Proba kopuru zabala eta anitza izan zuten, bakarka naiz errelebokako saioetan. Marka esanguratsurik ez baina hurrengo txapelketetarako entrenamendu ezin hobea burutu zuten sentsazioarekin amaitu genuen larunbat goizeko jardunaldia.

Ondoren argazki galeria,

Behin – behineko emaitzak ez daude oraindik.