Home > albisteak > Infantilen EHko Txapelketa jokatuko da asteburuan

Infantilen EHko Txapelketa jokatuko da asteburuan

///
Comments are Off

Asteburu honetan beste hitzordu eder bat dute Zubiaurre I.K.ko igerilariek, Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketa.

Zubiaurreko infantil kategoriako 3 neska eta 7 mutilek hartuko dute parte Euskadi eta Nafarroako igerilariak Tolosako Usabal igerilekuan elkartuko dituen txapelketan.

Larunbatean eta Igandean, goizeko saioak 10tan hasiko dira eta arratsaldeko saioak, berriz, 5etan.

Goizetako saioetarako 8:30an bertaratu beharko dute igerilariek beroketa saioari ekiteko eta arratsaldeko saioetan lehiatzeko, 15:30an elkartuko dira.

SERIEAK TOLOSA

ZORTE ON ETA GOZATU ASTEBURUAZ!!

AUPA ZUBIAURRE!!

 

gure bidelagunak 2024

Gure bidelagunak